ATE IREKIAK: Otsailaren 7an, 17an eta 22an
2022-2023 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULAZIOA
DATAK
- Aurrematrikula: martxoaren 7tik 11ra.
- Behin-behineko zerrendak: martxoaren 31n.
- Erreklamazioak/uko egiteko epea: apirilaren 1etik 5era.
- Behin-betiko zerrendak: apirilaren 8an.
- Matrikula: ekainaren 20tik 24ra.
DOKUMENTAZIOA
- Eskabideak aurrez aurre aurkeztu nahi badituzue eskolako idazkaritzara hurbildu epe barruan 9:00-15:00 ordutegian.
- Telematikoki aurkeztu nahiez gero:
- EDUCA ATARIA: Educan sartzeko jarraibideak.
- Eskabidea aurkezteko jarraibideak.
↓↓↓ AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA ↓↓↓
- Nafar Gobernuko inprimakia (III. eranskina). TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
- Errolda-ziurtagiria / Erroldatze-bolantea (haurra eta aita/ama/legezko tutorearen izenak agertu behar dira). Udalean eskatzen da. TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
- Familia-liburuaren fotokopia edo jaiotza agiriaren fotokopia. TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
- Familia ugaria edo familia gurasobakarra izatearen txartelaren fotokopia, kasua bada. TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
- Erreniega IPko matrikula inprimakia, beteta. ESKOLAN aurkeztu*. 2 aukera:
- Inprimakia.docx: zuzenean ordenagailuan betetzeko, inprimatu beharrik gabe. Dokumentua ireki behar duzue eta vista atalean editatu, eta eskatzen duena bete. Bukatutakoan gorde eta guri bidali.
-
Inprimakia.pdf: bertsio hau inprimatzeko eta eskuz betetzeko da.
- Osasun Liburuko orriaren fotokopia non agertzen diren jarritako txertoak. ESKOLAN aurkeztu*.
- Osasun txartelaren fotokopia. ESKOLAN aurkeztu*.
- Medikuaren txostenak, ikastetxeak jakin beharreko gaixotasun kroniko, desgaitasun, alergia edo bestelako osasun egoera baldin badu. ESKOLAN aurkeztu*.
- Karneta tamainako argazki bat. ESKOLAN aurkeztu*.
- Eskatzaile bakoitzak baremoaren puntuak lortzeko beharrezkoa duen beste dokumentazioa (ikusi BAREMOA). TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
* “ESKOLAN aurkeztu” aukera soilik duten dokumentuak ipzizur@educacion.navarra.es helbidera bidal ditzakezue eta zuen espedienteari gehituko ditugu.
Ongi etorriak Erreniegara!!!!