2023-2024 ikasturtean Lehen Hezkuntzako maila guztiak programa barruan daude.
Programa honen ezaugarriak ondorengo hauek dira:
- Mailegu sistema bat da, familiak ez dira liburuen jabeak. Liburu hauek ikastetxearenak dira.
- Diru kopuru hau SUNTSIKORRA EZ DEN materiala erosteko da, hots, material iraunkorra erosteko, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan ezik. Beraz, LHko 3. mailatik aurrera lan koadernoak eta ikasleek bertan idatzi behar dituzten liburuak programa honetatik kanpo geldituko dira. Guztia erosteko diru kopurua nahikoa izango ez balitz, familiei jakinarazi eta helbideratuko zaie.
- Ikasturtearen zehar ikasle bakoitzak liburu berdinak erabiliko ditu eta hauek kode baten bitartez eta ikaslearen izena duen pegatina batekin identifikatuak egongo dira.
- Liburu hauetan ezin da ez idatzi ezta azpimarratu ere. Ikasle bakoitza erabiltzen dituen liburuen arduraduna izango da eta galdu edo hondatuko balitu, ikasle horren familiak ordaindu beharko ditu liburu berriak.
- Liburua hondatuz gero eta Ikaslearen errua izango ez balitz, ardura Hezkuntza Departamentuak hartuko du.
- Ikasturte bukaeran liburu guztiak ikastetxeari itzuli beharko zaizkio.