Ikasturte honetan gure eskolan 6. mailako sei ikasle ditugu liskarretan bitarteko: Jon Alberdi, Ane Alastuey, Ainhoa Mendioroz, Markel Sanchez, Irantzu Erausquin eta Aritz Calvo.
Ikasturtero zenbait irakaslek eta 5. mailako zenbait ikaslek bitartekoen prestakuntza-saioetan esku hartzen dute. Beren eginbidea ikasleen artean suerta daitezken liskarrei konponbidea bilatzea da, lehendik liskarrean partaide direnek laguntza eskatu dutela. Bitartekoak aldeak ados jartzera ahaleginduko dira helburu garbiarekin: bi aldeek onuradun atera behar dute.
Hau gertatze aldera “adostokia” izeneko espazioa eskura dute eskolako bilera-gelan. Bitarteko taldekideek akta batean islatu behar dute bileran gertaturikoa, gatazkaren nondik norakoa idatziz, nolako konpotzera iritsi diren eta bi alderdiek harturiko eginbideak.
Gainera, harrera-egitasmoa aintzat hartua, ikasle eskolaratu berriei erakutsi behar dizkiete ikastetxeko bazter guztiak, hauek laketze aldera.
Geletan “adostokia” egon, badago. Bertan aurkako alderdiek gatazka konpontzen saitu behar dute bai entzunez bai hitz eginez, “belarria” izan ala “ahoa” izan formularen arabera, elkarrizketa gatazka-konponbiderako baliabidea bihurtuz. Kasu honetan bitartekotza irakasleen esku dago.