Solasaldi dialogikoak irakurritako liburu klasiko baten inguruan pertsona talde batek egiten duen solasaldia da. Taldeak berak adosten du zer irakurri eta noiz elkartu. Hortik aurrera, norberak irakurri behar du denon artean aukeratutako testua.
NOLA EGITEN DIRA?
Testua edo liburua irakurri eta, edozein arrazoia dela eta, atentzioa ematen duten paragrafoak edo esaldiak hautatu eta koadernoan kopiatu, aukeraketa horren zergatia azalduz (nahi bada arrazoia ere idatzi daiteke koadernoan).
Solasaldi saioan, aukeratutako zatia irakurtzen du partaide bakoitzak, kideei zati hori zein orrialdean dagoen adieraziz. Irakurri ondoren, zergatik aukeratu den azaltzen da, argudioak emanez.
Solasaldi kideren batek esandakoari buruzko komentarioren bat egin nahi badu, egin dezake, beti eskua altxatuz eta moderatzaileak txanda ematen dionean. Bestela, beste baten txanda izango da eta prozedura bera jarraituko du. Horrela, solasaldiaren egunean banan banako azalpenak emateko aukera izango du bakoitzak, aukeraketa horren zergatiak argudiatuz, beste batek esandakoari buruz iritzia emanez…
OINARRIZKO BALDINTZAK
- Hitz egiteko txanda errespetatzea: hitz egiteko txanda eskatu behar da. Gutxi hitz egiten duten pertsonak edo partehartzea eskasa dutenak kontuan hartu behar dira bereziki. Partaidetza bultzatu behar da.
- Besteen iritzia errespetatzea: akordioetara iristea ez da beharrezkoa, testu berdina ikuspuntu desberdinetatik ulertu daiteke eta iritzi guztiak modu berdinean izan behar dira onartuak. Liburua bere osotasunean ulertzen dugu partaide guztien ekarpenak jaso ondoren.
MODERATZAILEAREN ARDURA:
- Hitz egiteko txandak eman
- Adostasunak bultzatu, baina ez da derrigorrezkoa
- Gutxien parte hartzen dutenak animatu
- Askatasun giroa sortu
- Gaien arteko loturak proposatu