Haur Hezkuntza osoan eta horrela lan egiten denez, gela guztiak hauen arabera antolatuak daude. Lehen Hezkuntzako 1. zikloan ere saio batzuetan aurrera eramaten dira.
Talde txikietan jolastu eta esperimentatzeko aukera ematen duen gelaren antolaketa da, non berdinen arteko harremana bultzatzen den. Modu autonomoan jokatzeko aukera dute planteatzen diren proposamenei esker.
Txoko mota desberdinak daude, hala nola, hurrengo hauek: sinbolikoa-mundu txikiak, eraikuntza-mundu txikiak, hizkuntza, arte, esperimentazioa, matematika, mahai jolasak, puzleak, txoko txikia (emozioak kudeatzeko), txoko txuria (proiektuarena), argi txokoa, natura txokoa, liburutegi txokoa, bizitza praktikoa…
ANTOLAKETA MOTA HONEN ARRAZOIAK:
● Gela txokoetan antolatzerakoan, haurrak dituen gaitasunak jorratu eta garatzeko aukerak eskaintzen zaizkio, era honetan estimuluak eskura jarriz eta honela bere interes, behar, motibazioa eta garapena bultzatuz.
● Sormena eta autonomia garatzen laguntzen du.
● Hezitzaileari haurra behatzeko lana erraztu egiten dio. Haurren interesak eta ezaugarriak ezagutu eta horiei buruz hausnartzeko aukera izango du. Honek, material egokiak eta espazio aberatsak lortu eta aurrez planifikatzea ahalbidetzen du.