Tutorizazioa elkarlaneko ikasbidea da. Honen bidez ikasle batek (ikasle tutorea) ikaskide bati (tutoretzapeko ikaslea) irakatsiz ikasten du, aldi berean jasotako etengabeko eta pertsonalizaturiko laguntzari esker ikasiz. Honela, estrategia eduki, badaukagu, ikasleen arteko aldeak pedagogiatik aprobetxatuz; era berean ahalbidetzen diguna aniztasuna baliabidea bezala ulertzen, ez, aldiz, arazoa bezala.
Ikaskideen arteko laguntza-praktikak interesgarriak dira oso, ikasleen arteko eragin-trukea balioesten dutelako, ikasbide ezberdinak eskaintzen dituztelako eta bai elkartasun bai gizartekoitasun balioak garatzen dituztelako.
“Parekide” kontzeptu zabal batetik abiaturik, tutorizazioa adin bereko edota adin ezberdinetako pertsona-bikoteak bezala ulertu behar da, egituraturiko eragin-truke batez ikasten dutenak.
Aritze hauetako adibide berritzaileak bezala, eduki, badauzkagu: ikasle tutorearen eredua, Gaztaina Festa eta “Biok elkarri kontu kontari” esperientzia, besteak beste.