- Puntualtasuna funtsezkoa da, guztion onerako.
- Eskolako orduetan sarrera-irteerak: ate nagusitik (errotondako atetik) egingo dira.
- Jantoki orduan ikasleen bila bazatozte: jantoki zerbitzuko atalean ikusi.
- Garraio zerbitzuaren funtzionamendu egokia bermatzeko, oso garrantzitsua da autobusen geltokia errespetatzea. Zuen seme-alaben bila kotxez etortzekotan biribilgunean ez aparkatzea arren, eskatzen dizuegu.
- Biribilguneko ate nagusia ikasle garraiatuek bakarrik erabiliko dute eskolako irteera orduetan, ikasle garraiatu guztiak autobusetan igotzen diren bitartean. Eta autobusetako orduan ikasle garraiatu baten bila etorriz gero, errotondan ere hartuko duzue.