Egoera eta gai ezberdinak lantzeko aukera ematen duten proposamen didaktikoak dira. Horretarako ikasleen beharrak, kezkak, interesak…kontutan hartzen dira.
Haur Hezkuntza guztian aurrera eramaten dira, baina modu desberdinean, haurren ezaugarriak kontuan hartuz.
Proiektuak aurrera eramatean fase ezberdinak eman ohi dira:
1. Aurre ezagutzak: Nondik abiatzen garen jakiteko.
2. Informazio bilketa
3. Proiektuaren garapena: Jarduera eta proposamen ezberdinen bidez.
4. Autoebaluazioa: Zer ikasi dugu? Hausnarketa.
Lan egiteko modu honetan familien parte hartzea oso garrantzitsua da, proiektuak asko aberasten direlako honi esker.