1984-1985
Zizurko guraso talde batek bultzatua, 3 urteko bederatzi ikasleekin euskarazko irakaskuntza gela bat zabaldu zen Zizurko udalaren babesean. Gurasoek gela hau hiru ikasturtez mantendu zuten dirua udaletik eta beraiek antolatutako ekintzetatik lortuz.
1987-1988
Euskararen legearen ondorioz euskarazko irakaskuntza baimendu zen eta ofizialtasuna eman zitzaion. Garai hartan Zizurko populazioa hazten ari zen. Gurasoak irakaskuntza publikoa aukeratzen hasi ziren. Zizurko eskualdeko ikastetxe publikoan hiru eredu eskeintzen ziren: A, D, G. Nafarroako gainerako herrietan bezala, Zizurren ere, euskarazko irakaskuntza (D eredua) gero eta gehiago zabaltzen hasi zen.
Alde batetik, euskararen ezagutza bermatzen zuen bakarra zelako; bestetik, gurasoen motibazioa eta irakasleen konpromisoa.
1999-2000
Zizurko eskualdeko ikastetxea haundiegia zen 1200 ikasle inguruk osatzen baitzuten. Horri irtenbide bat eman nahian, Nafar Gobernuak ikastetxea ereduetan banatzea erabaki zuen. Horrela, eraikuntza gorrian kokatzen zen eredua (D) ikastetxe propio bihurtu zen.
2000-2001
Sortutako ikastetxeari ERRENIEGA I.P. deitu genion. Eraikuntzaren zabalkuntza ere urte honetan burutu zen. Urte hauetan ikastetxearen hirugarren lerroa finkatu zen, bostgarren maila arte. Honetaz gain, zutabeak ezartzeko lan haundia egin zen antolamenduan eta pedagogia arloan. Zenbait proiektu ere garatu ziren: ikus-entzunekoa, informatika, irakurketa-plana, barne-araudia,…
2004-2005
Erreniegak euskara eta euskal kultura ardatz zuela bere hezkuntza-proiektua garatu zuen. Geure nortasun ezaugarriak nabarmentzearren, eskolaren logotipoa eta web-orria sortu egin genuen. Gainera, Hezkuntza Departamentuaren N4E sarean sartu ginen kudeaketa eredua abiaraztearren, Ikastetxeen kalitatearen kudeaketa sistema (SGCC), gure prozesuen etengabeko hobetzean datzana.
2009-2010
Erreniegak Zizur Nagusian D ereduaren ezartzearen 25garren urteurrena ospatu zuen ekitaldi ugariz, hasi jaietako txupinazoa botaz eta buka 2010eko Sortzenen jaia antolatuz. Erreñi, erratz gaineko sorgina, aukeraturiko pertsonaia izan zen gu ordezkatzearren. Haren leloa zen “Sasi guztien gainetik”.
2011-2012
Gure instalazioen kalitatea hobetze aldera, zenbait proiektu burutu ziren: Eskola patioa berregituratzeko lanen bukatzea eta “Auzolan krisiaren aurka-Megafonia” izeneko proiektua ikastetxean megafonia ezartzearren, auzolanez burututako ekinaldia. Hau guztia Erreniegako eskolakidego osoaren lanari esker, baita Zizurko udalaren laguntzari ere.
2013-2014
Erreniegaren konpromisoa kalitatea eta etengabeko hobetzearekin Hezkuntza Departamentuak aintzakotzat hartu zuen “Kalitatedun Ikastetxea” zigilua eman ondoren. Gainerakoan, Bikaintasunerako Fundazioaren bitartez, Bikaintasuneruntzeko Eginbidearen diploma jaso genuen.
2014-2016
Urte hauen zehar Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren barruan jarraitu genuen lanean etengabeko hobekuntza bila.
Honek barneko eta kanpoko auditoretzak pasa izatea suposatu zuen eta 2017. urtean Ikastetxe Bikaina Zigilua lortu zen.
2016-2019
Pedagogia mailan gertatzen ari diren aldaketetara moldatuz, Erreniegak espazio hezitzaileen sorreragatik apustu egin zuen “Gure patioa eraikiz” proiektuari hasiera emanez eta ikasgela batzuk erabilera pedagogiko desberdinetarako prestatuz, hala nola Argi eta Itzalen gela, Zientzia gela, Irakurketa txokoa, Natur txokoa eta Eraikuntza txokoa. (Ikusi espazioak atala)
“Gure patioa eraikiz” Haur Hezkuntzako ikasleen ideiatik abiatu zen. Proiektu honetan elementu berriak patioan sartu ziren: “mendixka” eta lurzoruan margotutako jokoak. Halaber, kiribil bat eraikiko da.
Lan hauek ikastetxeko familien laguntzaz egin ziren auzolanean.