Erreniega, Zizur Nagusian, bertako eskola da, eskuragarritasuna eta giza-harremanak ezaugarri dituena.
Ikastetxe hurbila eta konfiantzazkoa gara.
Nori bere bisita eskainiko diogu geure Hezkuntza Proiektua zeuei aurkeztearren, zeuen zalantzak argitze aldera eta zeuen usteak biltzeko asmoz.
Haur Hezkuntza (3-6 urte):
- Haur Hezkuntza, borondatezko izaera duen hezkuntza-aroa da, berezko nortasuna dauka eta sortzetik sei urteak arteko haurrei erantzuna ematen die.
- Bi ziklotan antolatzen da: lehenak hiru urteko adina arte hartzen du eta bigarrenak hiru urtetik sei urte arte.
- Haur Hezkuntzaren helburua da haur guztien gorputz, afektibitate, gizarte eta adimen garapena laguntzea.
Lehen Hezkuntza (6-12 urte):
- Aro honetan bereziki azpimarratzen da azturen, jarreren eta balioen garapena, ikasleariaren erabateko prestakuntzari mesede egiten diolako.
- Lehen Hezkuntzak ikasleriaren esperientzia ezberdinen eta ikasbideen integratzea errazten du eta egokitzen da haien eginkizunen erritmora baita norberaren beharretara ere xede bakar batez: ikasle guztiek helburuak lortzea eta beren ahalbideak garatzea ahalik eta gehien.