- Gelak irekitzen ditugunez, pasabidea partekatzeko espazio bihurtzen dugu eta honela, ikasleei beste espazio eta materialak ezagutzeko aukera eskaintzen diegu. Honela, nahi duten kideekin jolasteko tartea eta beste irakasleekin elkar-eragiteko modua bultzaten da. Ondorioz haurren bizipenak zabaltzen dira, harremanak sendotzen dira eta konfiantza eta ziurtasun giroan, autonomia sustatzen da.