
Garraio zerbitzua “Camino de Santiago” eta “Catalina de Foix” ikastetxeekin batera antolatuta dago. Bi garraio mota daude:
Batetik, eskualdeko herrietatik datozen ikasleek erabiltzen dutena, Hezkuntza Departamentuak ordaindutakoa. Erreniegako 99 ikaslek erabiltzen dute. Etxera autobusez itzultzeko aukera bazkal ostean da.
Bestetik, Zizur Nagusiko Ardoitik datozen ikasleek erabiltzen dutena, hiru eskoletako guraso elkarteek antolatutakoa eta familia erabiltzaileek ordaindu beharrekoa. Aurten Erreniegako 112 ikaslek erabiltzen dute garraio hau.
Eskolako irakasle guztien ardurapean egongo da zerbitzu honen zaintza.
