Xamarikoren jolasak
Urtero lez, Euskara sustatzeko programa indarrean jartzen dugu, non begiraleak patioaldian, ikasturtean zehar, jokoak eta tailerrak antolatzen dituen. Joko eta jarduera hauek euskararen erabilera ezohiko erregistroetan bultzatzen dute. Modu dibertigarri eta atseginean errefortzu linguistikoa landu eta indartzea du helburu.
Helburu zehatzak:
1.- Haurrari komunikatzeko behar dituen tresnak erraztea.
2.- Lasaigarria den giroa lortzea haurraren komunikazio erosoa lortzeko.
3.- Haurrak dituen akatsik nabarmenak zuzentzen saiatzea.
4.- Ulermenean eragitea.
Bertsolaritza
Gure 5.mailako ikasleak kurtsoaren bukaeran hasten dira bertsolaritzan murgiltzen, 6. mailan astean behin ekintza honekin jarraitzeko. Saio hau, hizkuntza arloaren saio kopuruan txertatzen da.
Bertsolaritzako irakaslearen eskutik, gure ikasleek aukera dute euskararen kultura-ondare bat ezagutzeko: bertsolari historikoak, bertso ezagunak, doinuak.
Ahozko aurkezpenak
Euskararen erabilera eta hitz-jarioa sustatzeko asmoz, gure eskola ahozko aurkezpenaz baliatzen da. Komunikatzeko gaitasuna ahozko azalpen zein gorputzeko adierazpenaren bitartez sustatzeko estrategiak garatzen dituzte.
Praktika burutzeko ikasleak aurretik gustuko duen gaia aukeratu eta prestakuntza lan indibiduala egiten du. Ondoren, kideei aurkezten die euskarri anitzen laguntzaz.
Honela autoestimua, autoezagutza, konfidantza eta jendaurrean hitz egiteko ohitura lantzen da. Ondorioz ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren eragile bilakatzen da. Aurkezpenaren amairean, autoebaluazio eta koebaluazioari tokia eskaintzen diogu.
Baliabideak
Mattin eta Kattalin: proiektu honen helburua Nafarroako euskarazko ahozko tradizioa, zehazki haur folklorea, ikus-entzunezko ludikoen bidez zabaltzea da.
Euskara aleka: Euskarabideak Nafarroako euskararen gainean bi podcast ekoiztu ditu, bat euskaraz, “Euskara aleka”, eta beste bat, gaztelaniaz, “Ecos del euskera”. Podcast bakoitza 26 atalek osatzen dute. Atal bakoitzak 4-6 minutuko iraupena du eta Nafarroako euskararen historia eta hainbat bitxikeria ezagutzeko parada ematen du. Entzungai hauek Nafarroako Gobernuaren lehen podcastak dira.