“Aldaketa errazten duten espazioak”
Erreniegan espazioaren antolaketari garrantzia ematen diogu eta ikasketa ingurune ezberdinengatik apustua egiten dugu. Bizigarri, sortzaile eta partaidetzazkoak diren inguruneak, non haurrek parte hartu ahal duten, beraien ekintza propioaren inguruan hausnartu dezaketen eta espazioan dagoen jendearekin komunikazioa eta topaketak emateko aukera ematen den.
Gaur egun, eskolan egunero erabiltzen ditugun espazioei dimentsio pedagogikoa ematen diegu. Hala ere, Erreniegan pausu bat aurrera eman nahi dugu: eskola, komunitatearen bizitoki gisa ulertzea. Espazio ezberdinek lotura emozionala adierazten dute, munduaren erabilgarritasuna eskaintzen dute eta haurren bizia eta ikasketa ingurunea eratzen dute.
a
Argi eta itzalen gela horietako espazio bat da. Gela honetan argiarekin lan egiten da egunerokotasunean erabiltzen ditugun objektuak eta materialak jolasaren bitartez erabiliz. Iluntasuna beharrezkoa da proiektoreak, retroproiektoreak eta argi mahaiak erabili ahal izateko. Argi mahaiak, Reggio Emilia ikuspuntu pedagogikoan oinarrituak daude, hezkuntza progresiboa eta kooperatiboa sustatzea helburu duen mugimendu Italiarrean.
a
a
Pasabide argitsu bat natura txokoa bihurtu dugu, ikasleek ikus eta ikas dezaten landareen landatze eta heziketa prozesua zein den baita zainketa lanek suposatzen duena ere.a
a
Gelan egiten ditugun ekintzak gelatik kanpo egitea ere garrantzizkoa iruditzen zaigulako, irakurketa txoko bat prestatu dugu. Irakurtzeaz gain, lasaitzeko eta hausnartzeko txoko bat izan daitekeena, edo nork daki zer bururatzen zaigun bertan egonda.
Esperimentazioa eta sukaldaritza garatzeko ere zientzia gela sortu dugu. Bertan ekintza ezberdinak aurrera eramateko hainbat tresna topatuko ditugu.
Pasabideak eta patioa bezalako espazioak ere ikasketa ingurune berriak izan daitezen lanean ari gara, gure ikastetxean espazio guztiek erabilera anitza dutela sinisten dugulako. Patioa espazio inklusiboagoa izatea dugu helburu, non errealitatea esploratzeko aukera eta bide anitzak eskainiko ditugun eta pertsona desberdinak (adin, behar, genero…) kontuan hartuko diren.
a
Eskertzekoa eta aipagarria da eskolako gurasoen laguntza espazioa hauetako batzuen moldaketan. Zuen parte hartzea ezinbestekoa da eta gogoz jasotakoa. Eskerrikasko!