Erreniegan zenbait GKEk antolaturiko hainbat elkartasun-proiektu eta elkartasun-ekinaldi garatzen ari gara, ikastetxetik beretik indarrean jartzen direnak. Eskolakidego osoari eta ingurukoei begira dauden proposamenak dira, gure lurbiran gertatzen diren desoreken kontzientzia hartzea helburu dutenak. Ondasunen eta boterearen banatzea, honen arrazoiak eta ondorioak hizpide izanik, elkartasun-jarreren baita konpromisoen alde ere jotzeko daudenak.
SAME
“Alboan” GKErekin batera Erreniegak esku hartzen du, baita munduko miloika pertsonak ere, “Hezkuntzaren Aldeko Ekintza-Astea”n gobernuei nahiz nazioarteko kidegoari haien promesak bete ditzaten exijitzearren eta Hezkuntza-Eskubidea bermatzen ez zaien miloika pertsonaren patuaren erantzunkizuna har dezan.
GLORR Fundazioa
Fundazio honen xedea muturreko diru-eskasian edota gizarte-baztertzean dauden adingabeei eta hauen familiei laguntza ematea da.
Erreniegan, ikasturtean zehar, bi ekinaldietan esku hartzen dugu, bata arropa erabiliaren biltzea eta bestea oinetakoena, zein haurrena zein helduena.