Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da eta Erreniega Ikastetxeak aurtengo edizioan arigune bezala izena eman du.
Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Guk ahobizi modura jardungo dugu Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dugu ikastetxeko arigunean.
Hona hemen azalpen bideotxo bat: https://intranet.euskaraldia.eus/wp-content/uploads/2020/10/EUSKARALDIA-BIDEO-OROKORRA-3-bertsioa_MUGIKORRERAKO.mp4
Euskaraldian oraindik izena eman ez baduzu, hona hemen izena emateko lotura zuzena: https://izenematea.euskaraldia.eus/ Izena eman ondotik, inkesta bat betetzera gonbidatzen zaituzte, eta eskolako erabiltzailea bazara, Erreniega ikastetxeko ariguneko kidea zarela jarri dezakezu.