Joan den asteazkenean sagarraren eguna ospatu genuen Erreniegako jantokian.
Alde batetik, bazkaldu ondoren Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleei ipuin bat kontatu zieten jantokiko begiraleek.
Bestetik, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek sagar mota desberdinak ezagutu zituzten. Goizean, ikasleak jantokira sartu baino lehen, sagar-erakusketatxo bat prestatu genuen jarduera hau egiteko. Jantokira sartu zirenean kuriositatez begiratu zuten erakusketa-mahaia eta bertan zegoena… Zer ote? Zertarako ote? Ikasle hauek bazkaltzen amaitu eta patiora atera baino lehen, beraien begiraleek eta arduradunak lagunduta erakustetatxora hurbildu ziren sagarrak ikusteko, ukitzeko eta haiei buruz hitz egiteko, sagarrek kolore, zapore, testura eta bestelako ezaugarri desberdinak baitituzte. Ondoren, ikasle batzuk dastaketa itsu-itsuan egin zuten, ea zer sagar probatzen ari ziren asmatzeko gai ziren. Baten bat benetan trebea izan zen!