Martxoaren bukaeran orburua ezagutu dugu ikasleekin. Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek egindako lanen argazki bilduma txiki bat erakusten dizuegu.
MATRIKULA 23-24
EGUBERRI ETA URTE BERRI ON
Horrela ospatu genuen Olentzeroren etorrera gure ikastetxera. Gaurkoan zuen etxeetan ospatzea tokatzen zaizue eta espero dugu maite dituzuen horiekin elkartu ahal izatea.
AZAROAK 25
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Egun honek inplikatzen duena ulertu eta defendatzen dugula adierazi nahi izan dugu eskolan horrelako lanekin:
Indarkeria matxistak erahildako emakumeen omenez haritzak landatu dituzte gure ikasle batzuk gurasoen laguntzaz:
Eta ikasturte honetan Ametxea Gaztetxeak antolatutako “Berdintasuna eta Tratu onak” pegatinen lehiaketaren lehen sariduna gure ikastetxeko ikasle batentzat izan da. Zorionak!
SAGARRAREN EGUNA
Joan den asteazkenean sagarraren eguna ospatu genuen Erreniegako jantokian.
Alde batetik, bazkaldu ondoren Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleei ipuin bat kontatu zieten jantokiko begiraleek.
Bestetik, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek sagar mota desberdinak ezagutu zituzten. Goizean, ikasleak jantokira sartu baino lehen, sagar-erakusketatxo bat prestatu genuen jarduera hau egiteko. Jantokira sartu zirenean kuriositatez begiratu zuten erakusketa-mahaia eta bertan zegoena… Zer ote? Zertarako ote? Ikasle hauek bazkaltzen amaitu eta patiora atera baino lehen, beraien begiraleek eta arduradunak lagunduta erakustetatxora hurbildu ziren sagarrak ikusteko, ukitzeko eta haiei buruz hitz egiteko, sagarrek kolore, zapore, testura eta bestelako ezaugarri desberdinak baitituzte. Ondoren, ikasle batzuk dastaketa itsu-itsuan egin zuten, ea zer sagar probatzen ari ziren asmatzeko gai ziren. Baten bat benetan trebea izan zen!
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- …
- 15
- Next Page »