Motorrak berotzen hasteko…
Egutegi osasuntsuaren 10. urteurrena
Hau da “ Osasunerako heztea, bizitarako heztea” proiektuaren 10. urteurrena ospatzeko sortu dugun bideoa.
Eskola publikoek, osasun etxeek eta Zizur Nagusia, Barañain eta Ermitagañako gurasoek parte hartzen dute proiektu honetan. Nafarroako Gobernuko Osasun departamentuaren dirulaguntzaz egin da.
Aste Zuria
Gure 6.mailako ikasleak eskiatzen egon ziren pasa den Urtarrilan. Ikusi nahi duzue zeinen ongi pasa zuten?
AKNA
Ba al zenekiten gure ikaslea den Eiharren aita idazlea dela? Pello Lopez Iturri izena du eta aurrekoan gure haur hezkuntzako 2.mailakoei ipuina kontatzera etorri zen. A ze zortea gurea, hain istorio polita idatzi duen idazlea gure artean izatea!
Irati Merino Petralandak ere oso irudi politak egin ditu liburu hau ilustratzeko. Mila esker biei horrelako irakurtze oparia egiteagatik!

Neguko Jaialdia eta Olentzero
Hona hemen abenduaren 19an ikastetxeak ospatu zuen neguko jaialdiaren bideoa.
Eta hona hemen abenduaren 20an Olentzerok egindako bisitaren laburpentxo bat.
- « Previous Page
- 1
- …
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- 15
- Next Page »