Hementxe uzten dizuegu asteartean, abenduaren 22an, Olentzeroren bisitaren laburpen bat. Aurtengo egoera berezia bada ere, bai Olentzerok eta bai eskolak beharrezkoak ziren neurriak hartuz momentuaz gozatu ahal izan genuen.
EUSKARALDIA
Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da eta Erreniega Ikastetxeak aurtengo edizioan arigune bezala izena eman du.
Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Guk ahobizi modura jardungo dugu Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dugu ikastetxeko arigunean.
Hona hemen azalpen bideotxo bat: https://intranet.euskaraldia.eus/wp-content/uploads/2020/10/EUSKARALDIA-BIDEO-OROKORRA-3-bertsioa_MUGIKORRERAKO.mp4
Euskaraldian oraindik izena eman ez baduzu, hona hemen izena emateko lotura zuzena: https://izenematea.euskaraldia.eus/ Izena eman ondotik, inkesta bat betetzera gonbidatzen zaituzte, eta eskolako erabiltzailea bazara, Erreniega ikastetxeko ariguneko kidea zarela jarri dezakezu.
KIRIBILA AMAITUTA
Badira urteak patioaren eraldaketarekin hasi ginela. Proiektu horren barruan egurrezko kiribil bat eraikitzea genuen helburu eta gaur da kiribil hori amaitutzat ematen dugun eguna.
Lan asko egin da proiektutxo hau aurrera ateratzeko eta eragile ezberdinek parte hartu dute kiribilari bizitza emateko helburuarekin. Beraz, zuek guztiei, eskerrik asko!!!!
Erreniega Zuekin
Ez bagaude elkarrekin ere, zuekin gaude eta hurbil sentitzen zaituztegu! Besarkada handi bat!
KORONABIRUSA
Nafarroako Gobernuak helarazitako informazioaren arabera, datorren ASTELEHENetik aurrera (martxoak 16) gutxienez 15 egunez ikastetxea itxita egongo da.
Hementxe uzten dizuegu Nafar Gobernuak birusaren inguruko informazioa zabaltzeko sortu duen webguneari lotura:
- « Previous Page
- 1
- …
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- …
- 15
- Next Page »