
Eguberri eta urte berri on!
Ondorengo bideo honetan abenduaren 22an izandako Olentzeroren jaialdiko argazkiak eta bideoak ikusgai izango dituzue. Espero dugu zuen gustukoa izatea!
Jantokiko jarduerak
Euskararen jaia
Zizurko Kultur Etxeko erakusketa eta liburu baten ildotik, Erreniegan euskal “Hitz Kuttunak” aukeratzen ibili gara. “Hitz Kuttun” hauek 2022ko Euskaraldian murgildu dira eta Euskararen Egunaren bezperan guzti honi itxiera eman diogu hainbat jarduera ludikorekin. Egun honetan, Hitz Kuttun horiek presentzia izan dute eta euskararen bizi poza ospatu dugu.


Azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna
Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Aurten ere, Erreniegak eguna aprobetxatu nahi izan du, adinaren arabera gaia lantzeko baita guztiok batera ekitaldi xume bat egiteko ere. Ekitaldian denok bat egin zuten irudi bakar batean eta kantu batek bilduta. Momentu hori hausnarketa hauxe egiteko aprobetxatu zen:
“Hitz egokiak aukeratu elkar zaintzeko eta ez onartu hitz mingarririk zuri esatea, izan gaitezen ZORIONEKU!”.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- …
- 16
- Next Page »





