Ba al zenekiten gure ikaslea den Eiharren aita idazlea dela? Pello Lopez Iturri izena du eta aurrekoan gure haur hezkuntzako 2.mailakoei ipuina kontatzera etorri zen. A ze zortea gurea, hain istorio polita idatzi duen idazlea gure artean izatea!
Irati Merino Petralandak ere oso irudi politak egin ditu liburu hau ilustratzeko. Mila esker biei horrelako irakurtze oparia egiteagatik!