2024-2025 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULAZIOA
MARTXOAREN 18TIK 22ERA IZANGO DA.
DOKUMENTAZIOA
- Eskabideak aurrez aurre aurkeztu nahi badituzue eskolako idazkaritzara hurbildu epe barruan 9:00-15:00 ordutegian.
- Telematikoki aurkeztu nahiez gero:
- EDUCA ATARIA: Educan sartzeko jarraibideak.
- Eskabidea aurkezteko jarraibideak.
↓↓↓ AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA ↓↓↓
- Nafar Gobernuko inprimakia (Anexo III). TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
- Errolda-ziurtagiria / Erroldatze-bolantea (haurra eta aita/ama/legezko tutorearen izenak agertu behar dira). Udalean eskatzen da. TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
- Familia-liburuaren fotokopia edo jaiotza agiriaren fotokopia. TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
- Familia ugaria edo familia gurasobakarra izatearen txartelaren fotokopia, kasua bada. TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
- Erreniega IPko matrikula inprimakia, beteta. ESKOLAN aurkeztu*. 2 aukera:
- Inprimakia.docx: zuzenean ordenagailuan betetzeko, inprimatu beharrik gabe. Dokumentua ireki behar duzue eta vista atalean editatu, eta eskatzen duena bete. Bukatutakoan gorde eta guri bidali.
- Inprimakia.pdf: bertsio hau inprimatzeko eta eskuz betetzeko da.
- Osasun Liburuko orriaren fotokopia non agertzen diren jarritako txertoak. ESKOLAN aurkeztu*.
- Osasun txartelaren fotokopia. ESKOLAN aurkeztu*.
- Medikuaren txostenak, ikastetxeak jakin beharreko gaixotasun kroniko, desgaitasun, alergia edo bestelako osasun egoera baldin badu. ESKOLAN aurkeztu*.
- Karneta tamainako argazki bat. ESKOLAN aurkeztu*.
- Eskatzaile bakoitzak baremoaren puntuak lortzeko beharrezkoa duen beste dokumentazioa. TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
* “ESKOLAN aurkeztu” aukera soilik duten dokumentuak ipzizur@educacion.navarra.es helbidera bidal ditzakezue eta zuen espedienteari gehituko ditugu.
Hezkuntza Departamentuko informazioa: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/aurreinskripzioa
Ongi etorriak Erreniegara!!!!