“Heztea pertsonengan sinestea da”
D EREDUA
Hezkuntza-aukera dugu, zeinak, benetako eleaniztasuna erdiestea ahalbidetzen baitu komunikazio-ikuspuntu baten bidez.
Erreniegan pertsonei hezibidea ematen diegu, haurrei garapen emozional, sozial, kognitibo eta afektiboan laguntzen diegu, alegia. Prestakuntza akademikoaz gain, berdintasun, begirune, elkartasun eta erantzunkizun balioak gure eguneroko zereginean agerian, egon, badaude.
Ikaste aktiboaren bila gabiltza, non, ikasleak bere-bereak diren hipotesiak munduaren funtzionamenduaren gainean garatu behar dituen, bere ikasketako protagonista bilakatzen delarik.
Egun, garrantzia du GAI IZATEAk, zer esan nahi duen jakiteak, egiten jakiteak eta izaten jakiteak. Arazoak konpontzeak, atakak bideratzeak, egiazko kontestuan egitasmoak garatzeak, alde batetik jakintza, bai teorikoa, bai praktikoa, anitza behar du, eta bestaldetik, sormen eta irudikapen handia.