Xamarikoren jolasak
Urtero lez, Euskara sustatzeko programa indarrean jartzen dugu, non begiraleak patioaldian, ikasturtean zehar, jokoak eta tailerrak antolatzen dituen. Joko eta jarduera hauek euskararen erabilera ezohiko erregistroetan bultzatzen dute. Modu dibertigarri eta atseginean errefortzu linguistikoa landu eta indartzea du helburu.
Helburu zehatzak:
1.- Haurrari komunikatzeko behar dituen tresnak erraztea.
2.- Lasaigarria den giroa lortzea haurraren komunikazio erosoa lortzeko.
3.- Haurrak dituen akatsik nabarmenak zuzentzen saiatzea.
4.- Ulermenean eragitea.
Bertsolaritza
Gure 5.mailako ikasleak kurtsoaren bukaeran hasten dira bertsolaritzan murgiltzen, 6. mailan astean behin ekintza honekin jarraitzeko. Saio hau, hizkuntza arloaren saio kopuruan txertatzen da.
Bertsolaritzako irakaslearen eskutik, gure ikasleek aukera dute euskararen kultura-ondare bat ezagutzeko: bertsolari historikoak, bertso ezagunak, doinuak.