Ikastearren kooperatu & Kooperatuz ikasi
Gure ikuspuntutik, ikasgelako jardunaldi batean garatzen den jardueraren egitura elementu erabakigarria da gelako inklusio mailari dagokionez, ikasleak taldekatzeko irizpidearekin eta curriculumaren nolakotasunarekin batera.
Izan ere, heterogeneotasun irizpidetik abiatuta osatutako ikasgela-talde bat, gizartearen askotarikotasuna islatzen duena, inklusiboagoa da homogeneotasun irizpideekin (adibidez, ikasleen errendimendua eta ahalmena kontuan hartuta) eratutakoa baino; curriculum komunak ere, oso helburu zabalak eta irekiak dituztenak, inklusiboagoak dira ikasleek, hezkuntza ziklo jakin batean, zer gaitasun eta zer mailatarainokoak izan behar dituzten zehazten duten curriculum itxiagoak baino; eta hezkuntza jarduerak banaka edo modu lehiakorrean egituratuak eta antolatuak dauden ikasgela bat ez da jarduerak era kooperatiboan egituratuak dituen beste gela bat bezain inklusiboa.